XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURUAK1 zenbakiaren grafia dagokion kantitatearekin erlazionatzea.
EDUKIAK1 zenbakiaren grafiaren eta dagokion kantitatearen arteko ulerkuntza.
JARDUERAKIrakasleak zenbait elementu ipiniko dizkio ikasgelako panpina bati: eskularru bat, galtzerdi bat, jantzi bat, eranskailu bat.
Elementu bat jartzen dion bakoitzean zenbat jarri dizkion esan, ahots goraz:
Txandaka, bakoitzak arropa bat kendu eta mahai gainean utziko du (zapata, jertsea...), ondoren berriz ere ipintzeko.
Baina ipini edo kendu ahala, egiten dena azalduz:
Irakasleak arbelean marraztutako saskien artetik sagar bat duena seinalatu (ikus Gidaliburua).
1 zenbakiaren grafian plastilinazko bola urdin bat itsatsi; eta beste bat gorosti-hosto bat soilik dagoen lekuan.Ikasgelara Gabonetako apaingarri bana ekarri, denen artean ikasgela apaintzeko.
Irakasleari ekarritakoa zer den azaldu eta zenbat dauden esan:
Ipuineko laminetan, bakarrak diren objektuak eta figurak bilatu: Ama Birjina, San Jose, Jesus Haurra, idia...
Jarduera osagarria: plastilinazko txurro batekin 1 zenbakia egin, baita plastilinazko bola bat ere.
Ondoren, zenbakia eta bola kartulina batean itsatsi etxera eramateko.